domingo, 2 de diciembre de 2012

Euskararen eguna


Gaur Basaurin euskararen eguna ospatu dugu. Naiz eta eguraldia ez dugun lagun izan, hurbildu garenok giro zoragarri batetaz gozatzeko aukera izan dugu. Dena den, argi euki behar dugu, euskara ez dela egun bakarreko gauza bitxi bat, eta egunero izan behar dela euskararen eguna. Horretarako, gu guztiok, euskaldunak garenez eta euskaraz hitz egiteko dohaia dugunez, gure artean euskaraz egiten saiatu behar gara, era honetan, egun guztiak gaurkoa bezain zoragarriak izatea lortzeko.