martes, 26 de febrero de 2013

Abestia

Zure begiek (Mikel Laboa)


Zure begiek
ene maitia
badute biek
dirdir eztia.



Zeruko lore
miresgarriak
izarren pare
xoragarriak.

Gazte-gaztia
zira oraino
egun guztia
nago zuri so.

Zure begiek
erotzen naute
eta guztiek
nahi luzkete.

Gaua delarik
mundurat jausten
Jauna zerutik
da urrikaltzen.

Zure begien
gozono hori
egon dadien
eder ta garbi.

Ene nahia
zinez haundia
zu izatia
neure andria.

Zure begiek
ene maitia
badute biek
dirdir eztia.

Zeruko lore
miresgarriak
izaten pare
xoragarriak.

Gazte-gaztia
zira oraino
egun guztia
nago zuri so.

Ene nahia
zinez haundia 
zu izatia
neure andria.

Mario Gallegoren ipuina

Amets bat euki zuen umea.
Ume batek gauean Peter Panen filme bat ikusi zuen. Orduan ohera sartu zen eta lo geratu geratu zen.
Esnatu zenean Peter Panen itsasontzian zegoen eta bertan Garfio kapitaina, laguntzailea, ume galduak eta Peter Pan zeuden.
Peter Pan eta Garfio kapitaina borrokatzen ari ziren eta Peter Panek laguntza eskatu zion umeari. Umeak soka batetik tiratu zuen eta upel bat erori zen Garfio katainaren gainean.
Ume goizean esnatu zenean dena  amets bat izan zela konturatu zen.

Leireren ipuina

Txakurra
Bazen behin neska bat June deitzen zena. Junek txakur bat nahi zuen baina amak ez zion usten.
Egun batean erosketak egitera joan zen bere gurasoekin eta txakur dendara sartu zen. Bertan, txakur mota asko ikusi zituen baina bakarrik bat gustatu zitzaion eta bere amari hogei aldiz erosteko eskatu zion.
Azkenean tzakurra erosi zion. 

Albaren ipuina

Lore arraroak.
Egun batean nire gurasoak eta ni loredenda batera joan ginen. Loredendan lore bat erosi genuen nire ahizpari oparitzeko.
Geroago nire ahizpari lorea eman genionean, asko gustatu zitzaion. Baina lo egitera joan nintzenean amets bat euki nuen. Ametsean loreak hortz zorrotzak, begi handi-handiak eta atzazkal luzeak zeuzkaten. Ni beldurtuta nengoen . Orduan nire gurasoengana joan nintzen baina nire inguruko gauza guztiak lore beldurgarriak ziren eta nire gurasoak ere. Bapatean oihukatu nuen:
- Aita! ama! non zaudete?
Eta nire gurasoek erantzun zuten:
- Hemen, hemen gaude.
Eta pentsatu nuen nire bururrako...
- Ai ene gainera loreak hitz egiten dute!
Azkenean nire ahizpa esnatu ninduen eta konturatu nintzen amets bat izan zela. Nire gurasoengana joan ginen dena kontatzera eta besarkadak eta musuak ematera.

Nerearen ipuina

Gose handiko beldarra.
Ilargi beteko gauean, hosto gainean arrautzatxo bat zegoen. Igande goizean, eguzkia bero jotzen hasi zenean KARRASK!! beldar txikitxo bat sortu zen arrautzetatik.
Gose handia zeukan, eta zer jango.Astelehenean sagar bat karraskatu zuen baina gose handia hala ere. Asteartean madari bi krraskatu zituen baina gose handia hala ere. Asteazkenean hiru aran karraskatu zituen baina gose handia hala ere. Ostegunean lau marrubi karraskatu zituen baina gose handia hala ere. Ostiralean bost laranja baina gose handia hala ere. Larunbatean txokolate tarta zatia, izozkia, pepinoa, suitzako gazta pixka bat, xerra, piruleta, gerezi-gozoki zatia, saltxitxak, madalena eta sandia karraskatu zituen.
Gauean, orduan tripako mina!
Igandean beldarak hosto berde guztiak karraskatu zituen eta hobeto jarri zen. Orduan gordetegi bat eraiki zuen eta han egon zen aste bi edo gehiago. Gero gordetegia karraskatu zen eta zulotik irten zen... tximeleta eder bat! 

domingo, 17 de febrero de 2013

Asierren Ipuina

Gurasoei esandako gezurra.
Egun batean Andoni etxera pixkatxo bat berandu iritzi zen eta gurasoek zergatitia galdetu zioten.
Andonik gezurra esan zien, pertsona bati baloikada bat eman ziola esan zien. 
Orduan, ume batek bere gurasoei zigortuta egon zela esan zien. Eta bere gurasoek Andoniri berriz galdetzea erabaki zuten.
Andoniri berandu etortzearen zergaitia berriz galdetzerakoan, honek berriz gauza bera esan zien. Gurasoek hau entzunda Andoni zigortzea erabaki zuten.
Eta horrela ikasi zuen Andoni gezzurrak inoiz ez esaten.

martes, 12 de febrero de 2013

Maialen Salvadorren ipuina

Jostailu saltokaria
Egun batean, koldori jostailu bat gustatu zitzaion, eta bere amari esan zion:
- Ama, jostailu hori erosiko didazu mesedez?
Eta amak esan zion:
- Ez, oso garestia da. Nahi baduzu, beste bat hartu baina hori ez.
Ondoren Koldo afaltzera joan zen. Koldo oso haserre zegoen amak ez ziolako jostailua erosi eta haserre joan zen ohera eta lo geratu zen.
Orduan, amets bat izan zuen eta amets horretan jostailuak zeuden, baina ez ziren jostailu normalak, saltoka ibiltzen ziren!!
Azkenik amets hori izan eta gero, inoiz gehiago ez zuela jostailurik eskatuko erabaki zuen.
Eta ala bazan ala ez bazan sar dadila kalabazan.  

martes, 5 de febrero de 2013

Endika Jorgeren Ipuina

Mounstroa eta igela
Behin batean pertsonak oso beldurtuta zeuden lakuan mounstro bat zegoelako eta ezin zirelako bainatu.
Mounstroa oso ondo pasatzen zuen lakuan, baina egun batean igel bat agertu eta pertsonei esan zien, berak mounstroa uxatuko zuela. Lander izeneko mutil batek, igelari esan zion igelak asko gustatzen zitzaizkiola eta ez zuela nahi berari ezer gertatzerik. Igelak orduan lasai egoteko esan zion, biolentziarekik ez zuela erabiliko esanez.
Igela lakura joan zen eta mounstroari KROAK egin zion, orduan mounstroak ez zuela ulertzen esan zion, eta igelak berriz KROAK egin zuen. Hori ikusita mounstroa lakutik joan zen zen betiko eta igela herriko heroia bihurtu zen.